Aurkezpena

Ormaiztegiko herrikideen eta Udalaren beraren ekimena modura, 2006. urtean hasi ginen Sahararen aldeko lasterketa herrikoi bat antolatzen.

Libertad para el SaharaLasterketaren xedea zehazteko orduan aldarrikapena, kirola eta alde ekonomikoa bateratzea pentsatu zen. Ardatzak finkatu eta gero, lasterketaren planteamendua apala eta garbia da. Gure nahia, egun bakar bategatik bada ere, jendea saharar herriaz gogoratu araztea da. Herri honen egoera latza da, 30 urtetik gora darama bere lurraldetik kanpo, Tinduf-eko (Algeria) errefuxiatu kanpamenduetan bizitzen.

Kirol aldetik, lasterketa gogorra ez genuen jarri nahi, horretarako 10 km-ko zirkuitu bat prestatu dugu, dena den badu aldapatxo bat 3 aldiz pasa beharrekoa. Hala ere, gehiegi iruditzen zaienentzako eta jai giroaz goza ahal izateko lasterketa testimoniala ere izango da, ume eta helduentzat irekita eta bestearen ondoren ospatuko dena km 1-eko ibilbidean.

SaharauisAzken ardatza alderdi ekonomikoa da, eta horretarako guztion laguntza behar dugu. Lasterketarekin biltzen dugun diru guztia saharar herriarentzat diru-laguntza bihurtuko da. Kanpamenduetan dituzten bizi-baldintzak guretzako jasan ezinak lirateke, eta guk bidali diezaiekegun laguntza ziur asko estimatuko dutela.

 

Mohamed Salem Hach Embarek

Homenaje2005. urtea, saharar herri eta lagunentzako albiste txar batekin hasten genuen, Mohamed Salem Hach Embarek heriotza. Bere ezagun eta lagunek Pakito deitzen zuten maitasunez, eta naziorteko diplomazia lanetan makina bat urte pasa izandakoa genuen.Garai hoietan Euskadiko Saharawien Delegazioarentzako zegoen lanean.

 

 

 

 

Homenaje

 

Mohamed Salem Ormaiztegin bizi zen , urte asko pasa izan ba zituen ere atzerrian, bere familia hemen zeukan ,bere emaztea Gurutze Irizar (Fatimetu, erizaina da eta 1975.eko exodoa eta 14 urte ere igaro zituen saharawien errefuxiatu kanpamendutan) eta seme-alaba, Garazi eta Beñat.

Mohamed Salem-ek diplomaziako lanak burutu zituen munduan zehar 1976. urtea geroztik, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren ordezkari bezala. Escandinabia-ko embaxadore(Suecia, Noruega, Finlandia, Dinamarca), Indian, Londresen , Asian… Jomeini garaian Iranen embaxada irekitzeko habilezia izan zuen ere. Indiara zijoan Saharako lehenengo diplomatikoa izan zen eta baita hauek Errepublika Saharawia nazio bezala onartu zezatela 1986. urtean.

Munduan zehar herri asko ikusi zituen, lagunak nonahi utzi zituelarik ere. Berak esaten zuen bezala, 1976. urtean Saharatik irten zenean ez zekien beste hizkuntzik, ez eta diplomatiko ofizioa, baina ederki moldatu zen 30 urtetik gertu bere herriaren ordezkari lanetan.

dorsoMohamed Salem bere Sahara herrikideen artean aski ezaguna eta maitatua zen, bere umore ona eta irrifar alaitsuari esker; saltsa guztien perexila bezala, jendea bere inguruan elkartzen zuen bere esperientzi politikoetan bizitako gertakizun eta pasadizoekin. Horrelaxe oroitu nahi dugu.

Ina lilahi wa ina ileihi rayiun. Jainkoak har dezala bere Edenik onenean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*