Proiektuak

Saharako errefuxiatuentzako elikadura laguntzarako egitasmoa

1975 urtean, Madrileko gobernuak Mendebaldeko Sahara Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zuenetik, Sahara herri erefuxiatua 30 urte baino gehiago eman ditu bizi egoera latz eta larrian Argeliak utzitako basamortu gorriko Tinduf eremuan, kanpamentuetan antolatuta. Lan izugarria eginez, ekinez eta herri gisa irauteko indar biziz eremu gogor eta latz hura bizileku bihurtu dute. Tailerrak antolatu zituzten, baratzak, ospitaleak, eskolak….. horrela biztanleak arazoari dagokion konponbidea lortu arteko egonaldi luzeari aurre egin ahal izateko.

Nazioarteko laguntzarik gabe ezinezkoa izango zuten aurrera egitea, lurralde haren ezaugarriei begira oso bizimodu zaila eta latza baita. Horrela bada, Munduko Elikaduraren Egitasmoari esker eta ONU erakundearen Errefuxiatuentzako Agentziari esker, urte luze hauetan bermatua izan dute oinarrizko elikadura. Azken urteotan izan den laguntza eskasa dela eta, ordea, sarritan izan dituzte elikatzeko arazo larriak, eta hasita daude desnutrizio arazoak azaltzen, eta horri erantzun nahian, Euskal Herriko instituzio eta gizarte osoari laguntza eskatzea beharrezkoa izan da oinarrizko elikadura izan dezaten, larria baita oraingo egoera.

Beraz, egitasmo honen bidez, Tindufen errefuxiatuta dauden Sahararrei elikadura beharrak asetzeko oinarrizko laguntza larria bidali nahi diegu. Horretarako, instituzioetan, batez ere udaletxe eta enpresetan, elikagaiak eta higieneari begirako gauzak jasotzea erabaki dugu. Eta  bigarren eskuko kamioiak erosteko asmoa ere badugu jasotakoak bertaraino helerazteko.  Bilketa horretan umeak eta gaztetxoak inplikatu nahi ditugu, beraz bilketa ikastetxeetan egingo dugu.

Emaitzak

2012

Proiektuak

Ireki artxiboa. Formato pdf. Tamaño: 12,6 Mb.

7500€

2011

Lankidetza proiektua saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, Marit Chreief, Gerrate eta minen biktimen zentroarekin.

Ireki artxiboa. Pdf. Tamaina: 3.87 Mb.

2010

Baratza – Eskola Proiektua. Txostena ireki, .pdf formatoa Tamaina: 17 Mb.

2009

Ormaiztegiko Sahara-cross elkartearen proiektuaren txostena. Bertan aurki dezakezu emandako laguntzaren frogagiria. Ireki dokumentua, pdf formatuan.

6.000 eurotako taloitegi sinbolikoa

2008

Azken urteko lasterketan 6000 € biltzea lortu ahal izan genituen, diru hori nola eta zertan bideratzeko erabakia hartzeko garaian burura datorkigu aurten sufritzen ari diren gabezia bai elikagaik, bai lehen beharreko produktuak. Nazio arteko laguntza eskasagoa izan denez diru hori jaki eta lehengaiak erosteko erabili dira eta hauek Saharar herritarrei helarazteko Euskal Herritik abiatuko den karabanaz baliatuko gara.

Milesker lagundu gaituzuen guztioi.

6.000 eurotako taloitegi sinbolikoa

2007

5.000 eurotako taloitegi sinbolikoa

Lasterketa amaitu eta balantzea egin ondoren 5000 € ko saldoa genuen. Honela ba, erabaki beharrezkoa zen, nola bidali diru hori Saharar kanpamenduetara? Jakiak,erremintak, kirolerako materiala edo erropak bidaltzea kostu gehigarri bat zekarren ( hegazkin, garraiatze kostuak e.a.)

Sahararen alde lanean urteak daramaten Elkarteen aholkua dirua bidaltzea izan zen eta bertan (Argelian) behar zutena erosi.

Horrela ba, Gipuzkoako Sahara Herriaren Aldeko Lagunak Elkarteri esker diru hori Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduetara iristea lortu ahal izan dugu.

Diru hori 2 proiektu ezberdinak garatzeko erabili dugu:

  • Emagina baten kontsultarako ekipamendua.
  • Bertako egunkari baten ekipamendua

Doakizue guztioi gure eskerrik beroena, Algeriako basamortuan ur tanta bat bakarrik ez badugu ixuri ere, zihur gaude Saharawien bihotzean ernalduko dela.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

.